Freire
Paulo Reglus Neves Freire 1921eko irailaren 19an jaio zen Brasilen eta 1997eko maiatzaren 2an hil zen, 75 urte zituela. Freire XX.mendeko pedagogo garrantzitsuenetariko bat izan zen. Bere elkarrizketa printzipioaren bitartez bide berri bat erakutsi zuen irakasleen eta ikasleen arteko erlaziorako. Baita zapalduen pedagogoa izan zen eta bere lanean itxaropenaren pedagogia transmititu zuen.
Hego Amerikako ideia askatzailean eta teologia askatzailean eragina izan zuen eta Europako eta Afrikako berriztatze pegagogikoetan. Bere irudia politika askatzailean eta heziketan erreferentea da. 1947an, Heziketa eta Industriaren Gizarte-Zerbitzuaren Kulturako Departamentuko zuzendaria izan zen. Urte batzuk beranduago, 1959an, doktoratu zuen Filosofia eta Hezkuntzaren Historia eta 1964ko estatu kolpea eta gero, Chilen Babestu zen. Han Pedagogía del oprimido liburua idatzi zuen.
METODOLOGIA
Freireren metodologia kultura herrikoa da gehin bat, honek politika herrikoiarekin erlazio handia du: herriak ez du kulturarik herri politika gabe.
Freireren metodologian teoria eta metodoak nahasten dira. Metodologia praktikatik sortzen da, honi buruz erreflexionatzeko eta ondoren praktikara bultzatzeko eta aldatzeko. Freireren metodologian irudimen gaitasuna, gauzak aldatzeko gaitasuna, arritzeko gaitasuna eta ezagutzak edukitzean datza. Honen metodologiaren beste ezaugarri batzuk mugikortasuna eta inlusio gaitasuna dira. Praktikan oinarritzen den pedagogia bat denez, aldaketak jasaten ditu denbora osoan zehar. Gizakia bukatugabeko biziduna da, eta hau pedagogiaren teoria bada, argi dago metododoak honen dinamikaren eta garapenaren erritmoa jarraitu behako duela aldatzeko.
Freirek hizketari buruzko ikuspegi berri bat sortu zuen. Hau ikasketa komunitate osoa hartzen du kontuan, hau da, ikasleen inguruan dauden eragile guztiek parte hartzen dute haurren ikasketetan: gurasoak, beste senitartekoak, bolondresak, profesionalak, ikasleak eta irakasleak. Denok dute eragina hizketan, elkarlanean aritu behar dira eta ikasleentzako ikasketa baldintzak planifikatu behar dituzte.
Hau lortzeko pertsonen arteko interakzio horizontala izan behar da, bertikala izan beharrean. Interakzio bertikalean batek ezaguerako dauka eta honek beste bati ezaguera hori transmititu behar dio, Horrelako interakzioa hezitu ezikasia dela konsideratzen da.
Freireren ustez, hezkuntzan adaptazioa eman beharrean eraldaketa sustatu behar da. Familia akademikoetakoak ez diren umeak ezin izango dute eskolan arrakasta lortuko inguruko egoera, etxekoa, klasekoa zein kalekoa, aldatzen ez bada.
Kontestuan adaptazioak egin ondoren, gizarte maila altuko eskoletan hezkuntza maila handitu egiten da, aldiz herrikoietan mantendu egiten da. Horren ondorioz, kontestu honetan adaptazioa desberdintasun soziala eta akademikoa areagotzen du. Hau saihesteko adaptazioa erabili beharrean eraldaketa sustatu behar dela defendatzen du Freirek.
Freireren helburua aniztasunaren batasuna edo desberdintasunaren berdintasuna lortzea da, horrek esan nahi du pertsonen artean ez direla inolako bereizketarik egon behar: sozialak, generokoak, kulturalak edo adinekoak. Denok heziketa berdinean ikasteko eskubidea izan beharko lukete.
Freireren ustez aniztasuna ez da helburua baizik eta bidea benetako helburura heltzeko, berdintasuna. Freireren balore maximoa berdintasuna zen eta anizatsuna ezinbestekoa zela uste zuen berdintasuna lortzeko.
HAUR HEZKUNTZA
Freireren metodologia Haur Hezkuntzan aplikatzerako momentuan ikasketa komunitate osoaren partaidetza behar da, hau da, familiak, ikasleak, profesionalak eta irakasleek hartu behar dute parte, partaide guztien arteko hizketa eta interakzio horizontala emateko. Bestalde, Freireren metodologian oinarritzen den jarduera bat tertulia dialogikoa da. Tertulia dialogikoetan ikasle bakoitza aldez aurretik erabaki den gai bati edo gauza bati buruzko interpretazioa azaltzen du. Erabakitako gaiak edo gauzak liburuak, aretelana edo musika-pieza bat izan daitezke.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina