Eredu Psikologiko eta Pedagogikoak Haur Hezkuntzan

KORRONTE PEDAGOGIKOAK 

Hiru korronte pedagogiko daude: eskola tradizionala, eskola berria eta eskola alternatiboa. 

Eskola Tradizionala

XIX. menderarte eman da eta aintzindariak Aristoteles, Platón, Ignacio de Loiola eta Comeni (1592) dira. Honako hauek dira Eskola Tradizionalaren ezaugarriak:
  • Magistrozentrismoa
  • Diziplina eta zigorra aplikatzen dira
  • Entziklopedismoan oinarrituta
  • Ikaslearen papera pasiboa eta entzulea
  • Teoria konduktistaren barruan kokatzen da
  • Liburuak, kuadernoak eta horrelako baliabidean erabiltzen dituzte
  • Ebaluazioa garrantzi handikoa da
  • Aprendizaiaren iturria irakaslea da
  • Eredu memoristikoan oinarritzen da
  • Helburu nagusia: garaiko balio eta jarrerak adieraztea
Eskola Berria

1889. urtetik 1920.urtera arte egon zen Eskola Berria. Aintzindariak Roussesu, Pestalozzi eta Frobel dira. Hala ere, badaude beste pertsona esanguratsuak Eskola Berrian aritu zirenak: Agazzi, M. Montesori, O. Decroly, C. Freinet, I. Dewey, Kilpatrick, P. Montesinos eta A. Manjon. Hurrengoak dira Eskola Berriaren ezaugarriak:
  • Haurra eskolaren oinarri da eta bere rola aktiboa da
  • Hezkuntza indibiduala da, bakoitzaren beharretara egokituta
  • Jolasa baliabide didaktikoa da
  • Haurrei bizitzarako prestatzen zaie
  • Autodiziplina aplikatzen da
  • Ebaluazioa hezigarria da, hau da, prozesu osoan zehar ebaluatzen da
  • Haurren interesetatik abiatzen da
  • Sistema malguagoa da
  • Helburu nagusia: pertsona kritikoak, demokratikoak eta kooperatiboak sortzea
Eskola Alternatiboa

Eskola Alternatiboa edo Liberazioaren pedagogia 1921.urtetik 1997.urtera arte eman zen. Hainbat pertsona esangurutsu aritu ziren Eskola Alternatiboan: Neill (Summerhill eskola), R. Steiner, P. Freire, H. Giroux, Malguzzi, R. Swartz, F. Tonucci eta I. Sandin. Honako hauek dira Eskola Alternatiboaren ezaugarriak: 
  • Baliabide dialogikoa erabiltzen du
  • Pentsamendu kritikoan oinarritzen da
  • Gelako klimari garrantzia ematen zaio
  • Umea aprendizaiaren protagonista da
  • Autonomia pertsonala sustatzen da
KORRONTE PSIKOLOGIKOAK

Hiru korronte psikologikoak daude: konduktista, psikoanalista eta kognitiboa eta soziala

Konduktista

Korronte Konduktista Eskola Tradizionalarekin harremana dauka eta izen esanguratsuak Skinner eta Bandura dira.

Psikoanalista

Korronte psikoalistan parte hartu zuten pertsona esanguratsuak Freud, Erikson, Spitz eta Lacan dira.

Kognitiboa eta Soziala

Korronte hau 3 azpi-ataletan banatzen da:
  1. Kogntiboa Chomsky-rekin
  2. Konstruktibista Piaget, Brune eta Ausubel-ekin
  3. Sozio-historikoa Vigotsky-rekin
GAUR EGUNGO ESPERRIENTZIAK
  1. Proiektu bidezko eskola, Kilpatrick (1871-1965) burututakoa 
  2. Txoko bidezko metodologia, Agazzi egindako (1886-1951)
  3. Tailerren bidezko metodologia, Freinet burututakoa (1896-1966)
  4. IKT-ren erabilera edo metodologia
  5. Eskola O Pelouro
  6. Konpetentzia bidezko eskola (Coll)


Iruzkinak

Mezu ezagunak