Dekretuaren Analisia

Mapa kontzeptuala



Hausnarketa 

1. ZEIN IRITZI DUZUE DEKRETUAREN INGURUAN? ARRAZOITU


Orokorrean zaila egin zaigu irakurtzea eta datuak ateratzea baina hala ere ados gaude irakurri dugunarekin. Adibidez, bigarren kapitulua, konpetentziak, zehaztasuna du.


2. ZEIN ATAL DIRA ZUEN USTEZ EGOKIENAK? ZERGATIK?

Bigarren kapitulua, Oinarrizko konpetentziak eta hirugarrena, Metodologia eta curriculumaren antolamendua.  Konpetentziak argi azaltzen direlako, adibidez, LHra pasatzeko beharrezkoak direlako HHko konpetentziak. Bestalde, hirugarrenean, curriculuma, jarduerak, metodologia, etab. azaltzen dira eta hauek oso garrantzitsuak iruditzen zaizkigu.

3. ETA DESEGOKIENAK? ZERGATIK?

Seigarren kapitulua, Ikasleek ebaluazioa eta maila igoerak, azken honi dagokionez, ez gaude ados, ez dugu uste gurasoek azken hitza izan behar dutenik maila igotzerako momentuan.

4. DEKRETUAK EGUNGO EGOERARI ERANTZUTEN DUELA USTE AL DUZUE? ZERGATIK?

Bai, gaur egungo gizarteari eta eskolei egokitzen dela uste dugu, gaur egungo egoerak tratatzen dituelako.

5. ZEIN ALDAKETA PROPOSATUK ZENITUZKETE? ZEIN ONURA EKARRIKO LITUZKE PROPOSATUTAKO ALDAKETA HORIEK? ARRAZOITU.

Lehen esan dugun bezala, maila igoerari dagokion artikulua aldatuko genuke, gure ustez, gurasoek ezin dutelako errespontsabilitate hori eduki umearen hezkuntzan. Irakasleari emango genioke aukeratzeko ahalmena.

Iruzkinak

Mezu ezagunak