Haurtzaroko oroitzapena



MARINA GUTIÉRREZ:

Hiru urte nituela Juana de Arco haur eskolara joan nintzen. Han hainbat ariketak eta jarduerak egiten genituen, baina nire gogokoena marraztea zen. Baina ez irakasleak marraztea eskatzen zizkigun marrazkiak, marrazki libreak nire gogokoenak ziren. Hainbat kolore nahastea edo pegatinak jartzea gustoko nuen. 



LEIRE GALINDO:

Oroitzapen honetan 3-4 urte nituen, eskolako jaialdian geunden. Hau aukeratu dut oroitzapen oso onak ditudalako jaialdiei dagokionez, oso ondo pasatzen nuen, urtero gauza ezberdinak egiten genituen; kantak eta dantzak, antzerkiak, instrumentuak jo... Asko gustatzen zitzaidan aktuazioa prestatzea eta antzeztea.


UXUE GOÑEZ:

Argazki hau aukeratu dut oso esanguratsua baita niretzat, eskolan pasatako lehenengo inauteriak baitira.
Hasteko, oroimen oso ona dut aragazki hau ikustean, inauteriak ospatzea zerbait berria baitzen. Hau da, jantzi bereziak jartzea eta aurpegia margotzea berria egin zizatidan, inoiz ez nuelako egin.
Bestalde, gurasoak ikusten zuten lehenengo ikuskizuna izan zen eta horrek asko postu ninduen.



AINTZANE GALLEGO:

Sei urte nituenean, klasean, tximino baten pelutxea geneaukan. Txandakatzen genuen asteburuetan etxera eramateko eta zaintzeko. Pelutxe bat zen bakarrik, baina klaseko guztiei asko guztatzen zitzaigun eta kontu handiz tratatzen genuean.
Gainera beste eskola batekoek ere bere pelutxea zuten, eta pelutxeak elkar aldatu genituen denbora batez; beraiek gurea zaindu zuten eta guk haiena. Gainera beraien eskola bisitatzera joan ginen eta haiek gurea ikustera etorri ziren. Oso atseginak ziren eta oso ondo pasatu genuen elkarrekin.

HAIZEA CABREJAS:

Nire objektua 4 urte nituenean ikastolan entregatu behar nuen lan bat da.
Bertan nire uda azaltzen nuen eta Salouen ezagutu nuen Joana izeneko neska irlandar baten argazkia azaltzen da. Beti izan dut bere inguruan jakinmina. Gainera nire lagun bat ere aipatzen da.
Nahiz era uda honen inguruan asko ez gogoratu, beti izan ditudan jakinminak uda hau oso garrantzitsua bihurtzen dute nire bizitzan.




Iruzkinak

Mezu ezagunak